Donostiako danborrada

Egun hauetan gure hirian danbor hotsak entzun ditugu

Urtarrilaren 20an, 00.00etan, gure hiria den Donostiaren egun handiaren ospakizuna hasten da gure dendaren aurrean: Donostia eguna eta bere Danborrada ospetsua. Urtero, urtarrilaren 19tik 20ko egunsentian, 00:00tan, 24 orduz etengabe entzungo ditugun danbor eta upelak jotzen hasten dira Arriada iristen den arte, non berriz Alboka aurrean, azken danbor hotsak entzungo diren.

Ospakizun honen jatorria ez dago bat ere argi, bere jatorriaren inguruan teoria ezberdinak egonik. Guk zabalduena aurkezten dizuegu hemen:

Komentatu dugun bezala, zorroztasun historikorik ez duten teoria anitz egonda, eta lehen Danborrada egin zen urtea ere ezagutzen ez delarik, kronikek XIX. mendearen hogeita hamargarren hamarkadan kokatzen dute, 1597garren urtean sortutako hiriko patroiaren festak ospatzeko gure hiriko kaleetatik lehenengo danborradak desfilatu zuenean.

Ekitaldi berezi honek, beraz, Donostiako zaindariaren jaietan eta inauterietan du jatorria, inauteriak Donostian danborra mozorrotuta jotzen ospatzen bait ziren. Iritsi zen urte bat non bi jai hauek egun berdinetan suertatu ziren eta honela, zaindariaren jaietan danborra jotzeko ohitura hartu zen. 1836 urtean hasi ziren konpartsak martxa militarra eta gaur egun ikus daitezkeen jantziak erabiltzen, Karlistaldia zela eta.

Garai hartan, goizaldean Santesteban maisuaren zortziko bat joz ibiltzen ziren hiriko kaleetan barrena, lehenengo urteetan upelekin bakarrik joz eta, urte batzuk beranduago danborrak gehituz.

aur egun upelek eta danborrek Gipuzkoako hiriburuko kale eta auzo guztiak Raimundo Sarriegi maisuaren konposizioen doinuez betetzen dituzte, hala nola, Donostiako Martxa, donostiarrek sutsuki kantatzen duten musika.